Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Ibarra
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-06-27 | 17:24:30

Andres Aramendi omendu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan

Ibarran bizi da Aurrerako delegatua eta pilota epailea

Andres Aramendi omendu dute VI. Hitza Txapelketaren amaieran. Aramendi Aurrerako delegatua eta pilota epailea da. Urte luzeetan zehar egindako lana eskertu diote ibartarrari. Nekane emaztea alboan eduki du une gogoangarri honetan.

Ez du erantzunik

Emeterio Arreseko XVII. mendeko labaderoa suntsitu dute kolektorearen obrak egiterakoan

2009-06-19 | 17:36:08

Emeterio Arreseko XVII. mendeko labaderoa suntsitu dute kolektorearen obrak egiterakoan

Aranzadiren 2004ko txosten batean etnografia-ondare honen balio «paregabea» nabarmendu zuten

Ez du erantzunik

2009-06-01 | 14:00:34

Izaskun auzoan 2009ko Jaiak gaur amaituko dira

Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano bertsotan aritu dira eguerdian

Hiru egunetan hamaika ospakizun burutu dituzten Ibarrako Izaskun auzoan. Gaur bertsolariak egon dira eguerdian, "Peskateroaren" aginduetara. Anjel Mari Peñagarikanok eta Sebastian Lizasok giro ederra jarri dute Izaskunen. Arratsaldean Alurr dantza taldeak emanaldia eskainiko du.

Ez du erantzunik

2009-05-08 | 13:00:56

Bartolak eta herriko bolondresek moztu zuten zinta

Igandean amaituko da Ibarrako Garagardo Festa

Ibarrako VI. Garagardo Festa atzo hasi zen. Aurten Bartola eta herriko bolondresak omendu zituzten. Garagardoaren jaia iganderarte luzatuko da Ibarran.

Ez du erantzunik

2009-04-14 | 13:03:35

Hiru gazte atxilotu dituzte hainbat denda eta lokaletan kalteak eragiteagatik

17 urtetako bi gazte eta 16 urtetako bat atxilotu dituzte bart eragindako kalteengatik

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak argitu duenez, 17 urtetako bi gazte eta 16 urtetako gazte bat atxilotu ditu Ertzaintzak bart Ibarrako Euskal Herria kaleko hainbat denda eta lokaletan kalteak eragiteagatik.

Ez du erantzunik

2009-03-01 | 20:59:54

Ibarran ere EAJ gailendu da

%100 zenbatuta, Ibarran ere EAJk irabazi ditu hauteskundeak. · EAJ: 657 · PSE: 401 · D3M: 447 · EA: 108 · PP: 98 · Aralar: 214 · EB: 49 · UPD: 10 · Besteak: 26

Ez du erantzunik

2009-01-08 | 13:04:13

'Piratak' ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte 6 euroan

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots kiroldegian egongo dira hilaren 23an 18:00etan

Bartolaren Batzordeak hiru pailazoen ikuskizun berria ekarri du Ibarrara. Sarrerak dagoneko salgai aurkitzen dira Ibarrako Zubiaurre Tabernan, Lurdes dendan, Errotatxon eta Tolosako Zunbeltz disko dendan. Uzturpe Ikastolan gaur arratsaldean jarriko dituzte.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.