
2008-07-26 | 20:09:04
Jexux Mari Mujika garaile II. Mailako Aizkora Txapelketan
Otaegi zizurkildarra hirugarren geratu da
Faboritoa Otaegi zen arren, ezustea eman du Ibarrakoak, eta txapelketa irabazi du. Ondorioz, datorren urtean, lehenengo mailan lehiatuko da.
2008-07-16 | 13:07:58
Uzturpe Udal Haur Eskola Euskal Autonomi Erkidegoko gorengo mailan
Hazitegi ikerketaren emaitzak plazaratu ditu izen bereko taldeak, 2006-07 ikasturtearen inguruan
Ibarrako Uzturpe Udal Haur Eskolak 2006-2007 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarri zuen Hazitegi deitutako ikerketa proiektuan parte hartu zuen. Ekainean azaldu berri dituzte emaitzak. Uzturpe Udal Haur Eskolako datuak Euskal Herriko tokirik gorenean kokatu dira, «lortutako emaitzak lagineko gainontzeko eskolena baino aberatsagoak dira, izan ere, emaitza horiek batezbestekotik gora kokatzen baitira kasu gehienetan. Are gehiago, azpimarratzekoak dira ikasleen garapenari, eskolaren kalitateari, gelako giroari eta hezitzailearen esku hartzeari dagozkion emaitza altuak»
2008-06-28 | 17:23:51
Ibarra bigarren geratu da Xiba jokoetan
Xiberoan jokatu da finala eta eskualdeko lehen herria izan da Ibarra
Ibarra bigarren geratu da Xiberoan Xiba jokoen finalean. Eskualdeko lehen herria izan da, Zizurkil eta Asteasuren aurretik. Irabazlearengandik bost puntutara geratu dira ibartarrak.
2008-06-19 | 11:00:10
Maite Aranalde eta Haimar Altunari sei urteko espetxe zigorra ezarri diete
Epaileak sententzia 16:30ak inguruan irakurri du eta "gaizkile elkartearen" parte izatea leporatu diete.
Maite Aranalde eta Haimar Altuna euskal presoak gaur epaitu dituzte Parisen. Epaiketa 13:30ak inguruan hasi da eta 16:30ak aldera amaitu da bertan egon direnen esanetan. Senide eta lagunak aretoan ibartarra eta lizartzarra ikusteko aukera izan dute, nahiz eta areto barnera txandaka sartu behar izan duten. Aranalde eta Altunarekin Iñaki Arietaleanizbeaskoa bergararra epaitu dute eta 8 urteko zigorra jarri diote. Fiskalak Maite Aranalde eta Haimar Altunarentzat 8 urte eskatu ditu eta Arietaleanizbeaskoarentzat 10. Epaileak sententzian bi urte murriztu dizkie. Hirurei "gaizkileen elkargoan" parte hartzea leporatu diete.
2008-06-18 | 15:15:38
Jon Altuna futbol jokalari ibartarrak Granada taldearekin sinatuko du ostiralean
Granada bigarren B mailan aurkitzen den talde andaluziarra da
Jon Altuna ibartartarrak Eibarren jokatu du azken denboraldia, bigarren A mailan. Hurrengo urtean ordea Granada taldera joango da. Talde andaluziarrarekin ostiralean sinatuko du akordioa. Denboraldi bikaina burutu ostean Eibarren, Andaluzian aurten lortua hobetu nahiko du ibartarrak.
2008-06-11 | 11:55:53
Bihar hasiko dira Gazte Festak 'Gure lurra defendatu!' lelopean
Hiru egunetan zehar musika ekitaldi ezberdinak egongo dira Gaztetxean eta herriko plazan
'Gure lurra defendatu!' lelopean Ibarrako Gazte Asanbladak Gazte Festak antolatu ditu. Bihartik igandera bitartean, hiru egunetan, haur, gazte eta helduentzat hamaika ekitaldi egingo dira Ibarran autogestioa ardatz duten jaien barnean. Gazte Asanbladak «mundu guztia» gonbidatu du, jaietara gerturatzeko eskatuz.
2008-05-30 | 14:51:31
Dantza eta mutxikoaren eguna ospatuko dute bihar (larunbata)
350 dantzari ariko dira herrian zehar, dantzaldiak eskaintzen
Alurr dantza taldeak antolatu du ekitaldia. Berastegi, Anoeta, Irura, Alegia, Altzo, Berrobi, Bera eta Ibarrako dantzariak elkartuko dira.
Jaiak
Pailazoak, patata tortila, Abiba disko jaia
ELDUAIN, - 2008-09-06
Erakusketak
argazki erakusketa
HERNIALDE, Hernialdeko ostatuan - 2008-08-30
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.