
2008-03-31 | 17:26:58
Bela
Xabi Fernandez eta Iker Martinez Europako txapeldunak
Mallorcan izan den lehiaketan lortu dute pasa den urtean lortutakoari eustea
Hirugarren aldiz Europako txapeldunak dira Xabi Fernandez ibartarra eta Iker Martinez hondarribiarra. Mallorcan zazpi egun iraun dituen txapelketan lehenengo egunetik erakutsi dute nagusitasuna euskaldunek.
Mallorcako azken lehian, Medal Race izenekoan, zortzigarren postua erdietsi zuten atzo Fernandezek eta Martinezek, eta postu horrekin Europako titulua eskuratu zuten. Azken proba Nathan Outteridge eta Ben Austin bikote australiarrak irabazi zuen, egungo munduko txapeldunak.
Xabi Fernandez ibartarrak azken proba amaitzean tentsio handia izan zela azaldu zuen, "parte-hartzaile guztiontzat oso garrantzitsua izaten da; gure kasuan, urrea ala zilarra eskuratu zen jokoan genuena, baina beste askok gehiago zuten jokoan".
Fernandez eta Martinez 49er modalitatean lehiatuko dira Pekinen jokatuko diren Olinpiar Jokoetan, baina aurretik, Frantzian, Hyeres-en izango dute hurrengo hitzordua. Bertan, Frantziako Aste Olinpikoan hartuko dute parte, apirilaren 19tik 25era.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.