
2008-04-23 | 15:14:34
Hezkuntza
Ohiko bilkuran Haur Eskola kontsortzioan sartzeko lehen urratsa eman zuten zinegotziek
Herritarren haserrea piztu zuen erabakiak, bilkuran erakutsi zuten bezala
herritar xume bat | 2008-04-26
Putxerazo baten bitartez agintzen daudenetaz zer espero zenuten ba??? PNV-EA: LOTSAGARRIA!! LAPURRAK!!!
Tolosako ikastolako guraso ohi bat | 2008-04-24
Lotsageak, ze espero dezakegu horrelako politikariez!! Laskoraineko guraso ohi bat naiz, eta nire animo guztiak ibarrakoei. Hamaika borroka egin behar izan genuen Ikastola aurrera ateratzeko, eta inoiz ez genuen pentsatuko 2008an horrelako egoera izango genuela. Baina, helburua garbi dugu, hezkuntza euskalduna eta herritarra lortzea, eta hori duela 40 urte eta egun ikastolek bakarrik bermatzen dute. Ikastolen mugimendua suntsitu nahi dute, baina eutsi gogor, gaurko gurasoez gain herritar asko gaude eta zuekin. Muxuak!
Tolosar bat | 2008-04-24
Tolosako Haur eskolan ere egorea berdintsuan gaude. Ez digute ezertaz informatzen, ez omen dakite ezer.... Eta nik esaten dut, orain arte, dena perfektua bazen, bai ordutegia, bai egutegia, sukaldea zer esanik ez, ezin obea. Eta tarifak bueno, onartzeko modukoak. Zergatik aldatu ondo dagoena, eta denentzako egokia dena. Ze interes dago guzti honen atzean?
IBARTARRA ETA GURASOA | 2008-04-24
Ni ere egon nintzan astearteko plenoan eta egia esan, lotsa pasa nuen, amorruz beteta atera nintzen eta benetan kezkatuta utzi ninduten. Ibartar bezela, lotsatuta nago dauzkagun "agintariekin". Erantzunak eskatu eta ezer ez. Amorrua, han bizi izan zen egoerarengatik eta 4 ordu baino gehiago pasa ondoren, funtsezko ezer ez zutelako erantzuten. Kezkatuta nago, batetik 2 urteko ume bat dudalako eta ez dakidalako zer gertatuko den berarekin hurrengo kurtsoan eta bestetik, haurdun nagoelako eta Tolosako haurtzaindegiren batetara umea eraman beharko dudalako, ez baititut Haurtzaindegiak izango dituen adina opor izango. Benetan kezkatzeko moduko egoera datorkigu.
Guraso bat. | 2008-04-23
Lotsagarria, beti bezela. Aurreko bileran galdetutakoari erantzun bat ematen ere ez zineten saiatu. Banatutako konparaketa ere ez duzue irakurri, atzo ikusi zenez. Ez dakizue zer zerbitzu eskaintzen den, ez oraingoa eta ez partzuergoak eskeiniko duena. Ez zenuten zuen erabakia arrazoitzen jakin. Ze interes daukazue guzti honekin, herria aurka daukazuela jakinda ere aurrera egiteko??? Inpotentzia da sentitzen dudana. argi dagoena da, haur eskolaren erabiltzaile garenok ez dugula aldaketarik nahi. Zergaitik aldatu, ondo funtzionatzen duen zerbitzu bat? eta are gehiago zerbitzu hau, gure seme alaben heziketa eta elikadurarekin erlazionatua dagoenean. Entzun zerbitzua ondo ezagutzen dugunoi, ze atzo ikusi zen zuek ez duzuela ezagutzen eta ez zaizuela gehiegi axola. Erabaki honetan denok hartu behar dugu parte. Zer galtzen da denon artean hitzegitearekin? Zergaitik ez duzue gure eritzia entzun ere egin nahi. Zertarako horrelako presak? Zergaitik horrelako informazio falta, zuen aldetik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.