
2008-05-30 | 14:51:31
Kultura
Dantza eta mutxikoaren eguna ospatuko dute bihar (larunbata)
350 dantzari ariko dira herrian zehar, dantzaldiak eskaintzen
Alurr dantza taldeak antolatu du ekitaldia. Berastegi, Anoeta, Irura, Alegia, Altzo, Berrobi, Bera eta Ibarrako dantzariak elkartuko dira.
Egun honetako egitaraua honako hau izango da:
10:00etan Emeterio Arreseko parkean elkartuko dira dantzari guztiak.
Festari hasiera emango zaio dantzari guztiek "Agurra" dantzatuaz.
Ondoren talde bakoitzak bi dantza eskainiko ditu.
11:00etan gosaria dantzari guztientzat Emeterio Arreseko parkean.
Ondoren kalejiran joango dira Kultur Etxea eta Zaldune auzoraino, bertan talde batzuk dantzatuz.
Berriro bueltatuko dira Emeterio Arreseko parkera, gainontzeko taldeek dantza batzuk eskainiz.
Bukatzeko, dantzari guztiak elkarrekin Fandango eta Arin arina dantzatuko dute.
Taldeek eskainiko dituzten dantzen artean honako hauek izango dira: Bedaio, zinta dantza, Txontxongilo, Txantxo dantza, Axuri beltza, Ikurrin dantza, Peio Joxepe, eta irakasleek egun honetarako lana eta ilusio handiz asmatutako koreografia berriak.
Goizean zehar, guraso talde batek paella handi bat prestatuko du, bazkaltzen geldituko diren dantzari, musikari eta irakasle guztientzat. Bazkaria Emeterio Arrese parkean izango da.
MUTXIKO EGUNA
Bestalde, Mutxiko eguna ere ospatuko dute, eta horretarako ikastaroetan aurreko larunbatean parte hartu zutenak eta nahi duenak, "Mutxikoa" dantzatzeko aukera izango du.
Bukatzeko, guztiak festara euskal jantziekin hurbiltzeko eskatu dute, eguna girotzeko eta egun handia izateko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.