
2008-06-11 | 11:55:53
Gizartea
Bihar hasiko dira Gazte Festak 'Gure lurra defendatu!' lelopean
Hiru egunetan zehar musika ekitaldi ezberdinak egongo dira Gaztetxean eta herriko plazan
'Gure lurra defendatu!' lelopean Ibarrako Gazte Asanbladak Gazte Festak antolatu ditu. Bihartik igandera bitartean, hiru egunetan, haur, gazte eta helduentzat hamaika ekitaldi egingo dira Ibarran autogestioa ardatz duten jaien barnean. Gazte Asanbladak «mundu guztia» gonbidatu du, jaietara gerturatzeko eskatuz.
Bihar hasiko dira Gazte Festak 19:45ean Txupinazoarekin. 20:00etan Mulambo-ko kideak herriko kaleak berotzen ibiliko dira. 21:00etan Barrikotea egingo dute Gaztetxean eta ondoren Txoznen irekierarekin batera, Hesian, Banda Batxoki eta Naizroxa taldeek kontzertuak eskainiko dituzte herriko plazan. Tartean ekitaldia egongo da eta 02:00etan Aritz Sound System Gaztetxean
ibartar1 | 2008-06-12
badira urte mordoa festa hauek bizirik daudela, eta hala bada, herriko gazte asanbladari eta inguruko jendeari esker!! mila esker zuen lanagatik!!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Urtero bezala, Gazte Festen bigarren egunean txokolatada eta tortillada egingo dute.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.