
2008-06-19 | 11:00:10
Politika
Maite Aranalde eta Haimar Altunari sei urteko espetxe zigorra ezarri diete
Epaileak sententzia 16:30ak inguruan irakurri du eta "gaizkile elkartearen" parte izatea leporatu diete.
Maite Aranalde eta Haimar Altuna euskal presoak gaur epaitu dituzte Parisen. Epaiketa 13:30ak inguruan hasi da eta 16:30ak aldera amaitu da bertan egon direnen esanetan. Senide eta lagunak aretoan ibartarra eta lizartzarra ikusteko aukera izan dute, nahiz eta areto barnera txandaka sartu behar izan duten. Aranalde eta Altunarekin Iņaki Arietaleanizbeaskoa bergararra epaitu dute eta 8 urteko zigorra jarri diote. Fiskalak Maite Aranalde eta Haimar Altunarentzat 8 urte eskatu ditu eta Arietaleanizbeaskoarentzat 10. Epaileak sententzian bi urte murriztu dizkie. Hirurei "gaizkileen elkargoan" parte hartzea leporatu diete.
Maite Aranalde eta Haimar Altuna 2005ean atxilotu zituzten Montpellier inguruan, eurekin batera Iņaki Arietaleanizbeaskoa bergartarrarekin atxilotu zuten. ETAko kide izatea leporatuta azken hiru urte hauetan espetxean eduki dituzte hirurak, Euskal Herritik urrun.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.